| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
ADIMENEAN DATZA
|
LOREEN HAUZIAREN BERRI ZABALTZEN DUTEN Alex Azkue , 1981
Loreen hauziaren berri zabaltzen duten altabozen margo gorriak, nire begira-niniaren aurka bere faltsukeria eta hipokresi tximistak jaurtikitzen dituen une honetan, zure begi horiek ezkutatzen duten metraileta erailearen islada dakusat.
Ez dut sekulan zu jateko bihozkadarik sentitu, baina bai, sentitu dut, gau alaien amets ilunetan, ibai itoak gailurra jo eta hegaletik bere urak isurtzean, betidanik bakarmindu ditudan lore eta zuhaitzak, urratzen dituenean, Bai!... sentitu dut zu harrapatzeko, inguratzeko,
bihozkada gogorra lepoa urkatzen didan soka ubelarekin.
© Alex Azkue |
|