| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
TXINATAR AUZOKO TABERNA BATETAN
|
JAIZKIBELGO MENDI GAILURREAN Arantza Etxeburua , 1992
Zure sabelean dautza gure arbasoen urratsak, usu gure zaldunek
zure bihurguneetan zeharkatutako bideak, baso jori ziren horietan, gaur antzu diren landetan ozpelean jauntxoek damakilengan ereindako haziaren semeak.
Zutik diraute, hilik, itsas-lur begiraleen dorreak, hala ere, piratak oraindik lehorreratzen dira gauean.
Eta, itsas-lanbroa denean, kresal usainean, urrunean zaldien kaskoen hotsak entzuten dira, itzalak zamalka, asapalan Jaizkibelgo mendi gailurrean.
© Arantza Etxeburua |
|