| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
MALDAN BEHERA
|
BIZKAITARRA Gabriel Aresti , 1959
Goiko Jangoiko maitagarriak parkatu begist barriro aren aurrean olerkari au umilduten da biziro zergaitik eze egi garratzak esan nebazan deungaro ipokritaren modu motzean enas portadu egundo Adiskide bat Txorierrian maitatuten dot emaro arengan beti konfiantzea eduki neban astioro aren izena Kaiero eta kantadu ezkero badakit arek entzun egingo nabela guztiz maitaro.
Arek badaki ondo zer dan euskalduna bizkaitarrok dogula biotz biguna euskal baserrietan jente diruduna piņudiakaz egin ebela fortuna zer-egin astuna tokadu jakuna egin bioguna emen daukaguna Larri nabil ni eta nire laguna.
Bituriako abade-eskola abandonau ebanean gure Andoni Kaiero Uria munduan sartu zanean pisu gogorra sentidute eban arimearen ganean ez ebalako irabaziko abadearen lanean aren etsera joan nas batzutan Mungiarako trenean bertan bizi da gure mutila bizitza-modu onean Solo-arte ederrenean zerurik politenean oso pozikan nago aregaz berbegiten dotenean.
Zelan egiten jatan alaitu begia ikusten dotenean zure Mungia Baso berde artean dirudi kabia zeņean bizitzen dan alegre txoria zeru bat txikia penarik bagia lurralde dultzia epela eztia jente onek eztaki zer dan gosia.
Zatoz onantza lagun maitea neure kantore alaia Ainbeste neska zar eta gastek desiaduko galaia Garbitu eizuz antiojuak kendu bistatikan zaia Eta begira non dadukazun Nerbioneko ibaia Itzi egizu momentu batez bizi zarian zelaia Ta kontsidera egizu ori gure lurralde anaia Berdetasunen amaia Euskeriaren etsaia Eta pentsadu egizu ori bere dogula Bizkaia.
Miseria tristea gosete andia Barakaldo zikiņa Sestao ordia Pentsamentu bat daukat buruan gordia Frabika itsusi orreik benetan zer dia Sarama-burdia? Txakurren ardia? Zeru ipurdia? Odol izardia! Esperantza guztien urkamendia.
Juan ziņian automobillaz iņos Sanander aldera? berdetasuna ez ikusteko bidean dago aukera. Edo bestelan Burtzeņatikan oņez Portugaletera? etse beltzezko zeru gorrizko korridu dozu ballera? kamiņo biak etorten dira infernu barri batera Dolore pena tormentu eta neke guztien billera Arrazoien ukaera Arana baten euskera Orregaitikan euskal erriok lotsatu biarrak gera.
* * *
Ze salbaziņo eduki leike gure euskera maitiak Itsuak bardin badiraz aren laguntasun-emoliak Parabola bat kantadu dedot itxiko dabez begiak Ez ikusteko nigandik euren itsutasun terribliak Ta ze ardura izan leiskue trapu baten koloriak Ze ardura bertso baten ipinten dan erderazko berbiak Zortziko ero abaneriak Abarka edo zapatiak Kanpo santuan lurra artuten badau gure izaeriak?
Sarri entzun nozue bertso guztietan Bizkaia dagoala beti penetan Baņa orregaitikan enas alegretan Enas alegretan da eztot sufrietan Banago baketan Poz-pozik benetan Zerren munduetan, Gerade abrasetan Merezidu ditugun arriskuetan.
Gerra-denporan komendantiak mandatzen dabe soldautza Ta pillotua obeditzen da datorrenian ekatxa Elexan bere Aita Santuak daroia buruzagitza Ta kristinauak eztegutsie desobedietan itza Au da eredua segietako bire gustietan giltza Auzi bat ondo defenditzeko bear da abogadutza Ganerakua da ametsa Pentsamentu gustiz motza Ezelan bere amorerikan emon eleikian gauza.
Baņa gure Bilbagun ori ikusten dogu Zelan eztakiana izan dan maisu Egiak jakiteko egiten dan botu Fuerte gedar egiņaz errazoia dogu Ostantzian galdu Zorotzat pasadu Ori dala modu Egiak ukatu Ganera jakitunen graduak artu.
Gusti onegaz gure Bizkaia kondenaturikan dago Araba barri lotsagarri bat bost urtian izateko Problema ori ikusiteko gitxitxu gagozalako Ta gure beso oneitan indar eskasa daukagulako Akaso eztau alkantzaduko bapere erremedio Eta itsuen itsueria zantarra dala medio Aurrerantzian etxako Bentajarik etarako Jenio oneri Jangoikuak emon euskuna andiro.
Euskaldun errazako jente erdalduna Biziko da Bizkaian, au nire pena! Eta gusti-gustirik lotsagarriena Eskuan daukagula erremedio ona Ondo dakiguna Danik ederrena Iraungo dauana! Errua norena? Etorkizunak diņo: Bizkaitarrena.
© Gabriel Aresti |
|