| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
BIZKAITARRA
|
SOUVENIR D'ESPAGNE Gabriel Aresti , 1963
Hau da Bilbo, esan zuen gizonak. Kapela zuria zeraman gizonak, eta Hau da Bilbo, esan zuen. Hau da Pinturaren Museoa, esan zenuten. Peut-ˆtre, esan nuen, ez dakit. Ez nekien. Ta zer? Ez naiz lotsatzen. Zergatik burjesa egonen da museo honetan izenez, laudorioz, (Halako konteak eman zuen pintura hau), pilotuaren eta marineruaren izenak hilobi baten gainean ez daudenean?
Zer da hori? Seinalatu zenuten leihotik. Deustuko Eskola. Jesuitena. Ez, hangoa. Egurrezko etxe haek. Ijitoak, esan nuen lotsaturik. Urrutian entzuten zen trumoia. Grekoa. Goia.
© Gabriel Aresti |
|