| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
ZU GABEKO ARRATSETARA IRTETZEN NAIZENEAN
|
ESPALOIAN BIDALTZEN DIRA ARBOLAK URTARRILETIK Garikoitz Berasaluze , 1996
espaloian bidaltzen dira arbolak urtarriletik belfast gabardina biluziak jantzita neguaren alde honetan hilekoa duten semaforoek negar egiten dute maite ditinat la habana hire merkealdiak ilunabar hauskor horien begietan single baikara grozny hirietako soldaduentzat hormetan iltzatuko ditugu azken malkoak handiegia rashidiyeh dugulakoan askatasunaren soinekoa zuhaitzek zerura egingo dute beti otoitz gasteizen ere hilotzen bizitza laztantzeko gaua odolustuz auskalo noiz bukatuko den poema hau udazkeneko negarretan beste ipuinak badira zuen esku isilak ere herri honen izena behar du libertateak.
© Garikoitz Berasaluze |
|