| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
LEHENGO UNE OROIGARRIAK BURURA DATOZKIT
|
BELDURRA GURE HEZURRETAN Gotzon Aleman , 1976
Makina aldiz, beldurra geure hezurretan sentitu izan dinagu, orratza bilakatuta, minberatzailea, sentitu izan dinagu atzo, gaur, bihar ez. Bihar hauts hotza besterik ez gaitun izango, inoren buruan egongo ez denik oroitzapen ahaztua. Garai hortan, hain hurbil dagokigun biharko biharamunean, oinazeak ez zinagu minik egingo, beldurra ez dun gure buruetan jolastuko, haren behatz bilutsiek ez diten gure barnekoa arakatuko Ez diten bururik, barnerik, soinik aurkituko, haren atzaparrek ez diten ezer topatuko, haren ezin beteko egarri gorria ez dun gure ur gardenez aseko. Eta bakardade isolatu hortan bakar-bakarrik, ibiliko dun, bakartasunean amilduta bakar-bakarrik.
(Aranjuezeko kartzelan)
© Gotzon Aleman |
|