| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
ADAGGIO
|
OROITARRIAK Iņigo Aranbarri , 1998
Zoazen tokira zoazela Ekarridazu harri bat
Ekarridazu harri bat Hilobi musulman eder bana egin diezaiogun Edonora zoazela Gure bihotzen lubaki gorri bakoitzari Ez dezaten nekarazten baino atsedenik hartu Igitai eiteko ilbehera berdea Mailua baino arinagoa izarra Ihes guztietan lagun izanen dugun Lurra arin dakigun Uraren azalean edonora zoazela
Kolore biziz margotzeko nahi nituzke neuk ere Hangoak eta hemengoak Lauak eta akastuak Margolari vudu baten mozkorraldia Biluziegi zaizkidan harrien azala janzteko Museo bitxi bat koronel guztien iraingarri Baina motelduak ditut behar nituzkeen denak Eta euriak bezain higaturik zikintzen naute Zoazen tokira zoazela Ekarridazu harri eder bat Hodei oparo bat jar dezadan Gure bakardadezko Boavista gorriaren gainean Harri soil bat Oroimen kolpe garratza Ontzi harro bat egin diezaiodan gure egonminari Zoazen tokira zoazela
Zoazen tokira zoazela Etzazu ahantzi egundo nire harria Hilobiak harrizko hodei baten beharrean dira Hodeia eta harrizko ontziaren harrotasuna Uhin beltzei branka gozo ematen Inoiz ahantziko ez dudan argazki ederra Inoiz azalduko ez dizudan hizkuntza
Ekarridazu harri bat Inon ez diren herrietara zoazenean
© Iņigo Aranbarri |
|