| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
|
MAITEARI Alexandre Dihinx , XX. mendea
Mendian nindabilan, bihotza ilaunik. Jost'-atsegin guzien gogoa galdurik; Goiz-arrats bularretan, nuen egarria: Ur xirripa garbia, nunnahi zen sortzen. Bainan jostatuz geroz ez nuen aurkitzen Behar nuen iturria.
Negua juan zenean izotz-elurrakin Eta lurra berregindu primaderarekin, Lilien usain onak nagon xarmaturik. Hemen usain, hor usain, ez bazen pare; Bainan nahi lilia harrapatu gabe Ez nuen, ez sosegurik.
Egun dohatsu batez, mendigain batian Ikusten dut lili bat laparren artian; Ezagutzen hark ere zuela sofritzen, Eta pena duena pena duenari Bihotza mintzo bada zaio hunkigarri; Du sofritzeak edutzen.
Apartatu nintuen laparrak maiteki Eta hurbildu nintzen guziz amultsuki; Urrun bazen eder, hurbil ederrago... Oren gozo hek dira hartzen zeruari! Ez nuen fitsik erran lore maiteari, Ez aditu gehiago.
Bainan gure bihotzak gintuen ixuri Musu seindu batean batek bertzeari, Enea zuen hartu, nik berriz harena. Ederragorik zer da lurraren gainean? Gure begi bustiek zorion betean, Elgar zioten: «maitena!»
Lore hura zu zira: trixteziak gaitu Elgarrekin gazterik betikotz juntatu! Elgar maite dezagun oroituz, bizian Egun eder garbiak direla gutiak! Nigarrak eztia du: Juana, gaiten biak Alegera trixteziak!
© Alexandre Dihinx |
|