| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
AS TIME GOES BYE
|
IRLA HAN DA Joxerra Garzia , 1991
Belauntzi arina da maitasuna zatoz nerekin itsasoan barrena urrutira
joan behar dugu urrutira beste olatu batzuk beste arroka batzu kolpatzen dituzten ertzera.
Arantzarik gabeko larrosen gainean eginen dugu lo baldin bazatoz urrutira haizeen sorleku urrutira inoiz mongo penak maitaleon bihotzik tristatzen ez duen tokira.
Irla han da urrutian amets guztiak egia diren inon-ezko parajean.
Maitale zapuztuen arima erratuak dira itsaso honetako olatuak ez datoz inongo urrutitik ez doaz inongo urrutira naufrago triste hauek hilobi bila doaz ertzik ez duen irlara.
Irla han da urrutian amets guztiak egia diren ametsezko utopian.
Lo kantu liluragarriak kantatuko dituzte lamiek guretzat kresala zipristinduaz urrutian hain urre dukegun urrutian irla galdu bat baizik ez duzu zoriona belauntzi hautsien itsasoan.
© Joxerra Garzia |
|