| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
BURU-ERROTA
|
EZTEN ATZOKOA Nemesio Etxaniz , 1953
Ezten atzokoa nere malkoa
Bart nere gelan sartu intzananean, negarrez bila nindunan. Ire arpegi maiteak, izu-ikara, ildakoen itxura artu zinan.
Baina eseri adi. Ezten atzokoa nere malkoa. Ik eztakin, maitea, zein leize sakona dan nere gogoa!
Ez zaidan galdetu. Alperrik uke. Eztin inork galdetzen zenbat ur tanta ditun itsasoak. Alperrik den izarrak zenbat diran kontatzen astea. Beti zegon zeru beltzean aruntzago, beste bat gordea.
© Nemesio Etxaniz |
|