| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
BERDIN DIO
|
SENDIARTEKO ARAZOAK Pako Aristi , 1996
Eguzkiaren bisaia arratsalde erorian laborarien joanak biluzik utzitako soroak ikusirik lotsaz gorritzen hasten denean, basetxeko biztanleak etxearen eta gereziondoaren artean epel dagoen soilgunea gozatzera ateratzen dira. Laster senarrak haur ugariz beteta begitanduko du soilgunea, denak kanpanbueltaka eta bizkar-gaineka jolasti. Emazteak zertxobait bidaiatu nahi du oraindik: aitona hiltzen denean ikusiko du soilgunean zer jarri. Aitonak beste arbola bat sartuko luke, intxaurrondoa edo, gelditu dadila zerbait (itzala, intxaurrak, oroimena) ondorengoentzat. Anaia gazteak motoarentzat uralita jartzeko leku ezinobeagoa dakus, euri-jasek haragi bizian uzten baitute karrozeria. Enara, beti bezala, denek alde egin zain daukazu, irentsitako eltxoak ilundu baino lehen umeei emateko itxaropena galdu gabe.
© Pako Aristi |
|