| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
BERDIN DIO
|
AMAREN HIZKUNTZA SAMURTASUNA DA Pako Aristi , 1998
Labana zaurituak dira euskararen hitzak, hegal ustez zorrotzak eta kamuts deklaratuak atari berriko mugetan.
Zertarako tximeletari mitxilotea deitu, txitxidola, mitxirrika, txitxipapa edo txilipitaina, haurrei pinpilinpauxa aski zaienean... Nork sinistuko du amaren musuak samurtasunaren hizkuntzan elebakar direnik? Nork izendatuko ditu egun euritsua eten eta ilunabar aratza prestatu duen eguzkiaren erasanak lurrean? Nor mintzatuko zaie piztiei kitarrarik gabe, hitz hutsez? Mendeak hizkuntzaren antzeko hotsez larrua maitatzen, eta euskararen hitzak tartailo daude oraindik odoluts den maiteminduaren mingainean. Zergatik ez ditugu Zuberoako hitzak ahoskatzen gure mintzairan? Gure haurrek hitz egingo al dute penarik gabe, hizkuntza derrotxatu beldurrik gabe, beti geroaren ikara garaiturik, esango ote dituzte lur bustiaren gainean bilutsik gelditzerainoko ausardiaren hitzak?
© Pako Aristi |
|