| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
AMODIOA ZER DAN
|
J.E.L. Salbatore Mitxelena , 1948
Uso zuria, errazu nora joaten zeran zu. Espaņiak portuak oro elurretan daduzkazu. Gaur gauerako ostatu nere etxean baduzu.
Nunai iraitzia, bertakoena izan arren, iltzen doakun enda zarraren zotiņa naiz eta asperen.
Eskale arrotz, nunaiko bai ta iņungo ez, munduz munduko judu landerra baiņo re noa iges ta iges.
—«Zaude gurean»: erregu zenbait anaiek. Zer besterik nai luteke nire billa dabiltzan etsaiek!
Esku ongillek ogi eskeintzen didate. Aurrera joaz diņet: «Millesker, nire gosea txit beste...»
Atzetik, luze, niri so gelditzen dira, miņ ozka dute barne muņetan, malkoa zaie begira...
* * *
Nora juten dan? Non bizi dan? Nor daiteken? Izenik, etxerik, aztarrenik Jel-ek ez dizu emanen...
Batzuk maitea anbat bestek nardetsia, gobernutarrek aopean zin: labur ken baietz bizia...
Eguratsaren gorputzik eza ta ariņa bear, gutxinaz, alderazteko eize zakurren agiņa.
Kaleak, aier, erdal birao ta parre; joputu gaitun ikurriņaren gezur batzar ta akelarre.
Zergatik ez dun karrikan jotzen doņurik? Non koka gabe ez baidu usoak gezal neurgera aidatzerik!
Enparantzetan Euskadiren eriotza aldarrikatzen asi ezkero..., basamortuko abotsa. «Uso zuriak
portuak —elurrez ditu»; euskaldun onen etxe barnetan baņo ostaturik ez baidu.
Santa Kutz dama, izkuta agertuz, an-emen. Atzo Otxandion, gaur Aian, biar... Biar Jainkoak esanen.
Etxahun berri, jo Erromara erromes; ate ertsietan uste ez-eneko «Vae victis!»..., barkapen ordez.
Alare, munka antzi dunaren itzala. Gladiatzaillek erio aurrez ala Kaiser-en aztala.
* * *
Presondegiko bazter batean arkia du ereskiņa, iltzerakoan gudarin batek utzia;
Euskal ziņopek Aberriaren ibaian ixuritako odol berberaz ezoztua are Bizkaian.
Illobitako untzadun gurutz arritan zarren goi arnas eske aospez gau eman oi du sarritan;
T'Aitor-en atsak mintzo izu omen dagio: «Euskadi Jesukin guruztua iltzen zijoak»... —dasaio.
«Belaunez belaun eunkitan oņorde genun berdingabeko leņargi ura ia eten duk gaur egun.
»Izotzik zegok, Aberri izotzez, larrea; Aberriaren eguzki ezak suondo zeukak jendea.
»Suondo zeudek gutarrak, antziņatiko argidiriak noiz sukaldetik gaurko illuna aienduko.
»Asaba zarren enborra itzaltzen balua, berandugabe gogaiak piztuz, piztu abertzale sua».
* * *
Ta artan dabiltzu, izkutuka ta urduri, txadonetako laratzak pizten, bibotedunen itzuri.
Zear-zearka saiest orduko atea, sartu ta Aberri soņuz betetzen, dardarazten etxapea.
T'obi lurrunez kutxa gordean otzepel errauspe zetzan beingo didarra txinpartetan ler: Gora JEL!
Leiotatik at landara galda goria, Jel-ek bere eskuz ta jaupal atsez zirraraz irazekia.
Abioitikan bai eder gauez uria; bri-bri, bai eder!, sendi bana ardai, Euskalerri martiria!
Arku-ko Jone baņo re, etsaiek errea, or, zendorrean Erri oso bat, ura bezin errugea, lotsaz gorrituz kondairaren zerupea...! Geroak beio, gaur uka zaion Erri santuen ospea!
* * *
Izotzetan su! Jel-i zor zaion mirari. Merezi ote, munduz munduko judu landerraren zori?
© Salbatore Mitxelena |
|