| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
AMODIOA ZER DAN
|
HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN... Salbatore Mitxelena , 1950
Hala behar-ta sartu ginduten zoritxarreko guduan. Sartu ginduten, promes ta gezur, bultzaka itsumustuan. Ez beste batek guk baino gogo gehiago izan ez bazuan. Madarikatzen ez gera aspertzen harrezkerozko damuan.
Zoritxarreko gerratea, bai, gaitz danen iturburua tresna batzuen irabazpidez inpernuak asmatua herri gaixoen hondagarrizko Mari Gaiztoren zartailua: gure amorru bizia hiretzat, beti madarikatua!
Egirik bada, egia hauxe: ez zuan nahi Euskal Herrik ezergatikan inolaz ere inortxorekin gudarik. Sartu ginduten...! Gure gaitz danak ordutik datoz ta handik. Auzoan hiltzen duten txerriak etxean koipe gutxi dik.
Siniste ez dunak entzun bestela Errenderin Xenpelarri berak emango, zinki ta zorrotz, gure jokeraren berri. Haren bertsoak hor joango dira ahoz aho, herriz herri. Euskal Herria dezu honela senti zizuna ta aldarri!
Ez naiz ni gerraren zale baizik bakearen alde. Zeinek nahi duen galde berari tira dale bala bat sartu buruan aspertuko da orduan.
Jakin: ez gera gerraren zale, baizik bakearen alde! jainkoak eman zigunarekin danok dezagula Bake inor larrutzen gerra aitzakian non-gizendu ibili gabe. Ez beste ezeri, bakar-bakarrik gerra gerrari guk ere!
Ia gureak egin du badegu zeinek agindu. Ez oraindik umildu alkarrengana bildu. Gerra nahi duen guzia... berari kendu bizia!
Atzo eskale zetorkiguna gure etxeko atera orain izkiluz erronkan dator gure lurraz jabetzera. Bakea haustera datorrenari erantzun behar bezela behin ta betiko hondamendian itoko gaitu bestela.
Gu gera zazpi probintzi lehengo legerik ez utzi. Hoieri firme eutsi nahiz hanka bana hautsi. jaioko dira berriak! Gu gera Euskal Herriak!
Zutunik guziok! Jeiki armatan armatan datorrenari! nahiz ta soroak sasi bihurtu ta etxeak suak kiskali...! Euskal Bakea ta Lege zaharrak saldu baino lehen beltzari hil edo bizi azkenera arte, ekin! abia! ez etsi!
Noraino hoa sagarņoa zuhaitzetik jaulkita maldan behera iraulka?
© Salbatore Mitxelena |
|