| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
NERETZAT OTE AIZ?
|
IDORRERIA Orixe , 1948
Kanta behar dut dakizun nekhea. Holako nekerik, nehun badea? Batak egiten omen du xixtor gogorra, bertzeak ur mehea? hirugarren batek, haren zortea! erditzen du erditzen du haizea!
Gerla denborako idorreria, aski jan gabeko ahuleria. Lau egun jan eta ere, ez zaut betetzen ertzearen erdia. Pusa ta pusa banendi balia... Alferretan alferretan guzia.
Bigarrenez noa kabinetera chanza hobearen entseiatzera. Ez banu sekula santan nik ezagutu Uharteko jaun mera! Donibanetik uda pasatzera igorri nau igorri nau Gurs-era.
Horen erdi nindagon kokoriko haurrik ote zitzautan etorriko. Zainak lehertu ponduan, begiak gorri ez nexka ez mutiko. Beldur nintzen antchuen iduriko nindakela nindakela bethiko.
Hirugarrenez banizun ustea garait nezakela nere nekhea. Aspaldi jan eskas eta mehatua zen ene bare sarea. Bi umez izortu zaut sabelpea etendura etendura doblea!
Haizatu dut ene malur zaharra egun oroz biz iten dut beharra. Uzkurtu nizan orduko atheratzen zaut urhe mokor azkarra. Bidarraiko jana ez duk hondarra badik nunbeit badik nunbeit indarra!
Etsaigoa behar badut ahantzi, othoi, Jauna, enetzat induljentzi! Ez beita sobera gogor jaun horrentzat nik gorde dudan sententzi. Jana egin eta naizela jantzi «Ibarneri Ibarneri goraintzi!»
© Orixe |
|