| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
NIK HEGAN EGIN DEZAKET
|
HAU DA AZPEITIA DIOT Xabier Aldai , 1993
Hau da azpeitia diot eta ez naiz lotsatzen ostikoz jotzen dut haizea ezpain artean ditut gordetzen aintzinako zizareen etsipenak hontzen ulu eta habiak eta ez naiz isiltzen ez ez naiz isiltzen ez bada ozenki mintzatuz
hau da azpeitia diot kuriositateaz begiratzen ditut zubiz lepa-estuturiko ibai herdoilduak betzulo beltzen galdera ikur keinu eszeptikoak etxe zahar etxe berriak rutinaren ke zutabe beltzak zeru zaharrak zeharkatzen aiton-amonak helduak gora eta behera kez lohituriko oroitzapenak narraztatzen
hau da azpeitia diot bere mamuei begira hau da ene askatasuna huntzez eta belez bete gaztelu abandonatua hemen epaitzen dira kolore guztietako gizakiak irudimenaren zerrautsezko hilkutxetan hilobiratuz hemen bizi dira hemen hil ziren azpeitian
hau da azpeitia diot tabernek jan dituzte herri honetako gazte uniformatuen arima jolas agnostikoak hauek dira azpeitia taberna azkoitia taberna euskadi taberna mundu osoa azpeitia taberna da! hau da azpeitia bai hau da azpeitia diot hemen ama da semearen heriotza jakiten azkena
hau da azpeitia diot tabernatik irtenez
© Xabier Aldai |
|