| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
HAU DA AZPEITIA DIOT
|
NIK HEGAN EGIN DEZAKET Xabier Aldai , 1993
Nik hegan egin dezaket. nik. ni giza dorreen gainetik beso buru zorri hanka gainetik hegan egin dezaket nik itsu emakoi atsogizon lepradun diruzale sama gainean burua zapaldua oinen gainean urdaila emagaldu lizun lapur ardi hegan egin dezakeen mihi gabeko mendeku egarria naiz ni zuen kateak gogorrak bait dira senide maiteak galduak anaiak sinesten bait dut zuengan zuen heriotzari begira han egon naiz lurra alde batetik bestera zabaltzen nik hegan egin bait dezaket ez zarete salbatuko zuen kateak gogorrak bait dira ez engaina zeuon buruak ez agurrik hegan egin dezaket. nik. lurrera egin dezaket
© Xabier Aldai |
|