| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
GAUR, BIHAR ETA ETZI
|
IHESI DOAZ OROITZAPENAK Xabier Lete , 1968
Etorrerik gabeko ur geldien urrutiko itsasoan ihesi doaz pasatako denbora baten oroitzapenak.
Inxtanteka orduen kate luzeaz idatzitako istori hauskorren kea bezala, eudiak sentimentuz betetzen dituen grisean bildutako arratsalde ixilen giro apalean gorputz hartzen duten bakardadeko lagunak.
Bizitza amets luze bat bakarrik denean posiblerik eta ezinezkorik gabea. Gauzak ere lotan jartzen direnean eta gure nahimen guztiak hiltzera doazenean.
Momentu bakar bateko patxada haundiaren besoetan oinazea eta poza begirada berdinean besarkatuak ur geldien urrutiko itsasoan ihes eta ihes doan etorrerik gabeko oroitzapenen txalupa arina.
© Xabier Lete |
|