| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
OHEA
|
PARISKO TXOLARREA Xabier Lizardi , 1930
Txolarretxo, txolarre, Paris erdikoa: Bourse-ko iskanbilla (gizon zoro batzarre) ez ote naikoa i izutzeko, axolakabe biribilla?
Farol itzali baten txapel-gallurrera etorri aiz txuxen apur ostu bat yaten: batetik bestera, txapelaren muturrak arin dituk gaintzen.
Salto banakin, begi ernaiak lurrera. Ez aiz i makala: begiraldi luzeegi gabe, baator bra; ez, alearen ordez, yasotzera azala.
Kafetxean bainago astiaren yabe, zer egin hoberik (ezer ez gogarago), muņak urtu gabe, zerbait, alarik ere, gogo-yolas baizik?
Leioak lauso dira, eguraldiaren antzo. Barrenean, giroaren arira, loxustak egiten morroi mantal-zuriak daude bazterrean.
Begira, btik gora, berriz txolarrea. Keņuka begiak, irentsi du, gerora luzatzeka, alea. Esku —?— peko guri bat boteaz... an tziak!
Parisko txolarrea: zertan aiz berezi nere erriko batez? Azalez, soin arrea; barrenez, biurri; kideago zaitezten... eztakik prantsesez!
Kanpantorre xrrean bata bezin lasai, bestea da maiztar Tuileri goitarrean. Egingo nuke, bai, angoa lotsa ezetz onuntza banekar.
Nunaitar izan-minez, ostera, gizona bai txori baldarra! ļleginak egiņez bebil andik on: etxez kanpora beti duk baserritarra.
Labur: nere burua Parisen ikusiz ain lotu ta arlote, otoi nizun zerua, zeatz adieraziz gizon baņo naiago nukela txolarre.
© Xabier Lizardi |
|