| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
|
ZORTZI TA BAT BEDERATZI anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Ene maitea, errazu, Zerk hola xangrintzen zaitu? Ikustera jinen nitzautzu, Beraz kuraie har zazu, Amodioz nahi ez badute, Bortxaz eginen gaitutzu.
Ene maiteak igorri Segeretuian goraintzi, Ikustera joan nakion Laster hilen dela naski; Oi, baduela aspaldi Ez nauela ni ikusi!
Lau eta zortzi hamabi: Abendoan da Egu'erri... Maitearekin pasa nitzazke Nonbait zonbait oren-erdi. Orenak ere joan litazke, Izanez ongi-etorri.
Ene maitearen jendiak Oro koleran jarriak, Ezin jakin dezazketela Ene gogoko berriak... E'itekoak egin ditzatela, Nik eginen tut eniak.
Gaizki erakarri naute Hogenik batere gabe, Mutil arin bat naizela. Diruz ere miserable, Ontsa eta aise nahia, Lana aldiz guti maite.
Aberatsa naiz bihotzez Bai eta omore onez, Galda bezote berari Egia purra ez denetz... Zortzi ta bat bederatzi Ez naiz hain xuhur presentez.
Pago bat eta bi pago: Bien artean badago! Guarda gaztea amari Gehio agrada zaio, Amak alaba guardari, Gogotik emanen dio.
Ene maitea, guardarik Ez duzu behar ni baizik. Begiratuko zaitut nik Etxeko etsaietarik, Hoitabat urte beteta Libro zaitezke hetarik.
Mixel, baduzu espantu Ninduzuela kasatu. Samatsetikan kasatuz Egin dautazu afruntu, Alabaren bihotzetik Ez nuzu halere hustu.
Euri ondoan ateri, Bihar, maitea, iguzki. Eman dautazun fedea Begira zadazu azkarki. Ez egin kasu mikorik Jeloskorren kantueri. |
|