| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
Egile berarenak:
GOGOAN DUDANA
|
HERRI OINPERATU Gorka Trintxerpe , 1972
Herri oinperatu batekoa naiz herri hankapetu batekoa; jatsi izan dugu burua nagusien eta menperatzaileen zigorkadak hartzeko eta oinak limiskatzeko... Eta gure eskuak bihurtu dira hanka gure begiak lurreruntz dagoz gure bizkar-hezurra zuzena behar zena gako egin da.
Hamabost urteko ametsak beldurraren beldurrez gizoneratzean hausten zaizkigu; gu garen elkarte hau norbaitek askatzen badu ez garela gizonak goratuko...
Oroi adiskide: Gure eskuak hanka gure bizkar-hezurra okerra gure begiak berriz (ez dago zerurik hauentzat) lurreruntz begira.
Hamabost urtetan gakotutako bizkar-hezurra berrogeiean edo hirurogeiean edo aberastean edo egintza lortzean zuzentzen bada zutik jarria izaten da gorila aurreko bizkar-hezur-okerdunei oinak limiskaerazi eta zigorrez ebakitzekoa.
Neska jatorra motil arlotearen eskutan lore mardul ezkutuan sortua eta ezinaren hainbeste garraisia gogoeraz dezaigukeen bizkar-hezur-oker-makurra.
© Gorka Trintxerpe |
|