| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
URRUNGAITZA
|
IRUROGEITA AMASEI URTEZ Emeterio Arrese, 1945
Arpegi zital antzo, igar, me, zurbila,
ezur eta azal utsez duridi egina.
Garai bateko nere musu biribila
nork egitetsi orain...? Antzalda sorgina!
Kokotxa nabari zait sudurraren bila.
Egi orrek argiro beste au ondoren:
nere bizitz-ibaia itsasora laster.
Kezka txarrik ez baina; noizik bein pozaren
arrain pintarratu bat jauzika baitager.
Ardo ttanttaz giro-ta bixkortze ain eder.
Neurtitz-metagan txindor ene amets txori
papar arro abesten ari zait biziki;
oraindik ez baitiot bertso-metagari
biltze lan ondoreko potorik ipini.
Gogotxindor luzaro jardun zale izaki.
Agertuko balitzait egazti beltzen bat
uxatuko nuke ta urrundarazi, txak!
Jai det, jai aundia gaur atsegin erabat,
urte asko izan arren ilunik ez beintzat.
Nere poza oiuka erakutsi bezat.
© Emeterio Arrese |
|