| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
URRUNGAITZA
|
ZER NAI NUKEN Emeterio Arrese, 1928
Aldegain
Mendi-mendiyan etxe koxkor bat, iru-lau aritz aurrean;
lili batzuek; erletegia toki babes politean.
Atsegin-ezti gozo-gozoa bord'inguru sakonean
egarriaren asekai dagon iturritxo gardenean.
Kezka larriei ateak itxi, uxatu guzik batean,
maiztar illunik ez izan iñoiz nere biotz barrenean.
Ixil osoa. ..Iñoren zantzu gaiztorik ez beñere an,
ametsak lagun, amets egin, bai, amets..! mendi-magalean...
Ori nai nuke, ezer ez geigo bizi naizen bitartean.
Gero... ezurrak arri biyurtu goreneko tontorrean,
ta ni naizen au gotuts idoro oztiñ-une zabalean.
Alderantzi
Zori leunak alde batera utzirik bear dan bezin
igikor izan, eta jarraitzez beñere aspertu ezin.
Egiya maite, gezurra txautu, zuzeneko bidez ekin,
arnari onak sortu ditezen kezka zindoaz eregin.
Ta zerbait alper baldin badaude beren izaeraz erkin,
lasonar oien gogo muxarra beti lo egon ez dedin
esnale zorrotz eragikor dan deadar bizi bat egin.
Ori nai nuke; bar-barrenengo griña beroaz irakin,
ta nere bizitz-azken garayan ur-ertz alai batean il.
Gero... soin otza itxasoaren oziñak eraman urrin...
gezal biyurtu, ta ni yoranez ezilkor naizela jakin.
© Emeterio Arrese |
|