| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
GAUR, BIHAR ETA ETZI
|
NI EZ NINTZEN TXORI Xabier Lete, 1974
Ni ez nintzen txori
Orhin
baina han nengoen
Orhin
eta Xiberuatik lanbroa zetorren
Orhira:
lanbro hestu harek
biltzen ninduen
Orhin.
Negarrik gabe
Orhin
kabi hustu hartaz
gogoetak nerabilzkin
Orhin
itsasoko lurrunak
Orhin
biloak bustitzen zizkidan bitartean
Orhin.
Gogoetak narabilzkin
Orhin
eta melankolia
pozoin desiragarri bilakatu zen
Orhiko bortuetan,
Orhiko bortuetan
arranoek
jatekorik ez zutelako
beste bortu batzutara
ihes egin behar izan zutenean
Orhitik.
Ez arrano
ez kilkir
Orhin,
Orhiko deserriratuen oihua
nabaituz
oihua oihartzun
Orhin
oihartzun minberagarria
Orhiko bortuetan.
Orhiko txoria
ez zegoen
Orhin,
eta lanbroak
tristura hura
izkutatu egin nahi zuen
Orhiko bortuetan.
© Xabier Lete |
|