| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
IGANTE XURI
|
MAITE ZINTUDA Jean Louis Davant, 1984
Maite zintuda eta
orain ezin zaitut
Munduko tristuraren
etsipen guzia
Maitasunen arratsak
nostalgiaz dakar.
Hasperen bat bezala
iluñabarrean
Iragan da zerua
hegal ahul batez
Oroitzaren bizkarra
ferekatu nahiz.
Haizea zinen beraz,
odeia zen ote
Zurekiko denbora
miresgarri hura?
Nigar egin gura dut
bainan ez dezaket.
Zerbait arras ederrik
ene baitan hil da
Iturri bat bezala
zutaz agortu naiz
Eta husturik noa
nere ganik urrun.
© Jean Louis Davant |
|