| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
BASO ILUNETIK NABILELARIK
|
EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE David Tijero, 2001
Egun batean jakinarazten dizute
lagunak ezezagunak direla
zurekin bizi direnek ezagutzen ez zaituztela
gezurrezko ametsen bila zabiltzala
sortu zintuenaren esperimentu bat besterik ez zarela
leku bat eta aro bat egokiarazi zizkizula
asmatutako errealitate batean sarturik
haren baldintzapean existitzeko
kaiolako espazioaldean mugaturik dagoen txoriaren moduan
bizirik irauteko senak baino ez zaituela gidatzen
nahiz eta helbururik ez eduki
egun batean jakinarazten dizute
libre zauden arren ez zarela libre.
© David Tijero |
|