| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ILUNALDIAK
|
AMETS BAT SORTU ZEN Jabier Pikabea, 2002
Amets bat sortu zen
gogo-ametsean,
gogo-ametsaren
ekizko lorean,
ekilorearen
eguzki-bidean.
Argi-pirrinta zen
ekilore-hazi,
eguzki-bidean
lurrera zen jausi,
lurraren gozoan
ametsa zen hozi.
Ametsa loretan
piztu da lorea,
loreka-loreka
lore-baratzea;
poesia, lorez,
lorez, poesia.
Amets bat sorte zen.
Argi-pirrinta zen
lore-ametsean.
Piztu da loretza
lore-baratzean.
Amets bat izan zen...
© Jabier Pikabea |
|