| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
AMETS BAT SORTU ZEN
|
ILUNALDIAK Jabier Pikabea, 2002
Ilunago dira gauak:
euri-jasa larrietan,
haize-erauntsi gogorretan,
ilargi gabekoetan.
Ilunago, goiztiriak:
eguzkiaren estalietan,
ortziaren haserretan,
zeru hitsen negarretan.
Begiak ez dira argiago lausotan;
ez nekeak, arinago negarretan;
ez bareago, min-sastadak etsipenetan.
Egiozu ardora, ardora-argi.
zeure etsipenaren eroriari;
egiozu ipurtargi, bederik,
goibelduraren ilunari.
Goibeldurak ez baitira argiago:
itxaropen galduetan,
gogo-minen etsietan;
argiagoak dira, izan, beharrik!:
argi-muki apaletan,
txinpartargi aletan.
Egiozu ardora,
ardora-argi, beti,
zeure ilunari.
© Jabier Pikabea |
|